Zaku bete plan dator Olentzero

Zaku bete plan dator Olentzero

Berbalagun eta Egizuko kide guztioi eguberri eta urte berri on opa gura dizuegu. Horrekin batera, Olentzerok ekarritako bi oparien berri eman nahi dizuegu, data gorde dezazuen agendetan.

OTSAILAK 20 // Albaola itsas fabrika museoa + sagardotegia

Otsailaren 20an, larunbata, egun pasa egingo dugu Gipuzkoan, Albaola Itsas fabrika museoan bisita gidatua goizean eta eguerdian sagardotegi batera bazkaltzera joango gara.

MARTXOAK 4-6 // iraupen-eski asteburua

Martxoaren 4tik 6ra urteroko eski-asteburua izango da, Jakan lo egin eta Somporteko estazioan iraupen eskia egingo dugu. Familian zein lagun koadrilan animatzeko egokia.

Prezioak eta autobusen ordutegiak urtarrilean zehaztuko ditugu. Izena emateko: egizugetxo@gmail.com / 644 277 155.

Oso ondo ibili egun hauetan eta besarkada bana 🙂