Euskararen eguna, euskaldunon eguna, euskaldun bihurtzen gaituenaren eguna.

23565187212_04c57b7776_z

Egun hori abenduaren 3a izan zen  eta datorren urtean berriro izango da. Osteguna izan zen egun horretan, esnatu eta lanerako bidean, ez nuen ezer berezirik sumatu, beste ostegun bat izango balitz bezala.

23045572034_beb3cb2c33_z

Bulegora heldu berri, sare-sozialetan “klik” egin eta egun berezia zela argi geratu zitzaidan. Facebook-eko horma guztietan lemak, argazkiak, aldarrikapenak,… ikusi nituen, baina batean, esaldi kritiko bat irakurri nuen… “Euskal Herrian egun guztiak dira Euskararen eguna” eta arrazoia ez zaio falta.

23045572154_88be79eaa5_z

Hori dela eta orain dela bi urte eta aurtengoa 3.urtea izanda, Egizuk eta Bizarra Lepoan euskara elkarteek kanpaina berri baten alde egitea pentsatu genuen, EUAKARAK 365 EGUN, kanpaina hain zuzen ere. Lehenengo urtean lema berezia iruditu zitzaigun eta herrian zehar leku guztietan ikusi genuen, kartel, pegatina eta pankarta formatuetan. Bigarren eta hirugarren urteetan, lema gurea egin dugu eta zuek zeuena egin duzue eta horrek argi usten du euskararen eguna egun guztiak direla eta ahalegina egin behar dugu hori horrela izan dadin.

23046676253_97e18acb12_z

Beraz, aurtengo abenduaren 3an San Nikolas Plazan, ume, gazte, heldu eta zahar argi utzi genuen bezala, euskararen eguna 365 goiz eta gau gure bihotz eta ahoetan eraman behar dugu. Eta Facebook-ean irakurri nuen ahots kritiko horri, arrazoia falta ez zaiola esaten diodan bezala, euskaldunoi egunak ospatzea gustatzen zaigula esan behar diot  eta urte askotan eguna ospatzea espero dugula baita ere.

23305781589_0742643af2_z

Bukatzeko, mila esker bertaratu zineten guztioi eta mila besarkada eta musu gozo egunerokotasunean Euskal Herria euskalduna egiten duzuen guztioi, segi horrela.

23565187392_125b396417_z 23591275261_f5ea841879_z 23673747015_9e410b05a7_z

Argazkiak: V.Bengoarenak dira. Mila esker.