Lagun koadrila lanean

Lagun koadrila lanean Bidebitarten

Iaz bezala, aurten ere egin dugu Egizuk eta Getxoko Etorkinen Plataformak antolatutako afaria Bidebitarte txokoan, etorkinak eta autoktonoak.

Orain dela hilabete pasatxo, Egizuko arduradunak, Roziok, proposatu zigun gure Mintzapraktika eskolako lagunoi afari hau egiten laguntzeko, eta guk laguntza emateko prest gaudela esan genion.

Hogeitazortzi lagun eta sei ume elkartu ginen, hemengoak eta etorkinak, hainbat herrialdetatik etorritakoak: Argentinakoak, Italiakoak, Filipinetakoak, Guatemalakoak, Uruguaikoak, Nikaraguakoak eta Perukoak.

Txarok ekarritako kantarelusak

Txarok ekarritako kantarelusak

Talde batzuk egin genituen afaria prestatzeko eta mahaia jartzeko. Afaltzeko ondoko hauek prestatu genituen:

-Hasteko, Txarok ekarritako kantarelusak prestatu genituen; kantarelus-nahaskia Iñigok zuzendua. Oso gozoak egon ziren.
-Bigarrenik, kuia krema ogi txigortuarekin, Joserrak gidatua. Hau ere primerakoa!

Patata pastela

Patata pastela

Plater nagusia, Argentinako Panpakoa, patata pastela izan zen; okela, arrautza, tomatea, tipula, gurina, patata, olibak, gazta, esnea; guztiak egosi eta gero erretilu handi batean, hiru geruzatan ondo jarrita, labean 10 minutuz amaitzeko, Carla izan zen sukaldari nagusia, laguntzaile talde handi batekin. Platerkada ederra jan genuen, oso gozoa benetan.

Amaitzeko, Txaro, Aintzane, Mila eta Maiteren taldeak laranjak kuantroarekin prestatu zuen, eta ez ziren falta izan izozkiak eta kafeak.

Afaria amaitu ondoren Iñigo Bilbaok bertso ederra kantatu zuen etorkiei zuzenduta, nire ustez hunkigarria, Iñigok egiten ohi dituenak bezala.

Maria Arriaga eta Alain Lasa musikariak izan genituen

Maria Arriaga eta Alain Lasa musikariak izan genituen

Oso gustura abestu genuen gitarra jotzaileen laguntzarekin, Maria Arriaga eta Alain Lasa; bai animatzaile onak!

Giro ederra, gaztelania eta euskara nahastuta, oso afaria interesgarria.

Solasean primeran

Solasean primeran

Ekintzaren helburua, etorkinei gure ohiturak ezagutaraztea zen, baita guri haienak ere, eta lortu genuen, zalantzarik gabe.

Joserra.

Hemen duzue Iñigok prestatutako bertsoa:

ONGI ETORRI, LAGUNAK
Doinua: ETAren su etenetik

Aberritik joatea
mingarri eta tristea da
irteterakoan zenbat
malko…musu… besarkada.

Betidanik, euskaldunak,
hainbat herrialdetara
joanak gara eta beti
ongi hartuak izan gara.

Orain zuek bazatozte
gure herri honetara.
Esker onekoak garenez,
bihotz-bihotzez esanda:
Ongi Etorri lagunak,
gure etxea zeuena da.

Dejar la patria es triste y doloroso,
al momento de partir
cuántas lagrimas…besos…abrazos.
Desde siempre los vascos
hemos emigrado a muchos países
y siempre hemos sido bien acogidos.
Ahora vosotros venís a nuestro país
y siendo como somos agradecidos,
os decimos de corazón:
Bienvenidos, amigos,
nuestra casa es vuestra.

Iñigo Bilbao