Argia Ereiten saria eman die Getxoko Udalak Alfredo Lopez de Gereñu “Bertxo”ri eta Josu Esnaolari, Berbalaguna proiektua Getxora ekarri zutelako duela 19 urte, besteak beste. Sariketa abenduaren 1ean izan zen Fadurako areto nagusian, Laura Lapeyrak eta Bittor Egurrolak (lehen bi edizioetako sarituek) umore onean gidatu zuten gala, ALBEko kideek esker ona adierazi zieten bertsotan, euskaltegietako irakasleek bertso-paperak kantatu zizkieten omenduei, sarituak eurak ere parte aktibo izan ziren jaialdian, beheko irudietan ikusiko duzue.

Zorionak bihotzez, Egizuko kide zein berbalagunen partez, eta segi aurrera!

Josu eta Bertxo Argia Ereiten sariekin

Josu eta Bertxo Argia Ereiten sariekin

Hona hemen eurekin izandako solasaldia:

Artea aldatu zuen Bertxok ekitaldian

Artea aldatu zuen Bertxok ekitaldian

Josu Esnaolak eta Joseba Agirrek txistua jo zuten

Josu Esnaolak eta Joseba Agirrek txistua jo zuten

Berbalagun eta Egizuko kideok

Berbalagun eta Egizuko kideok

Arghazkiak: HIRUKA aldizkarikoak dira. Beheko berri honetatik ekarri ditugu:
Getxon euskararen alde egindako lanagatik omendu dituzte Esnaola eta Lopez de Gereñu