Bufandak eta diademak oso era errazean egin ditugu

Bufandak eta diademak oso era errazean egin ditugu

Buztinezko hainbat lan

Buztinezko hainbat lan

Joan den igandean, azaroaren 8an, aukera ederra izan genuen eskulanak eginda gozatzeko, familian eta euskaraz. Bi taldetan 55 lgun aritu ginen Algortako Aldai Patronatuan.

Amaia Aparicioren proposamena orratzik gabe eskuekin bufandak, gerrikoak edota diademak egitea izan zen, Uxue Urrutikoexearen tailerrean buztin polimerikoa erabilita panpinak eta dekorazio objektu txikiak egin genituen egurrezko markoetan, beirazko ontzietan eta arkatzetan ipintzeko.

Eskerrik asko irakasle zein parte hartzaile guztioi, plazera da horrelako arratsalde bat antolatzea eta bizitzea.

Buztin polimerikoa arina eta lan egiteko erraza da

Buztin polimerikoa arina eta lan egiteko erraza da

Egindako lanaz harro eta pozik

Egindako lanaz harro eta pozik

Hemen dituzue egun horretako argazki guztien albuma: https://www.flickr.com/photos/egizu/albums/72157660602255590