Udako egonaldia berbalagun eta euren lagunentzat Etxalarren

Udako egonaldia berbalagun eta euren lagunentzat Etxalarren

Etxalarko Mokorreko Borda baserriko lagunek Euskal Herri osoko berbalagunentzako 9 eguneko egonaldia antolatu dute. Abuztuaren 1etik 9ra, euskaraz bizi, atseden hartu, lagun berriak egin eta esperientzia berriak izateko aukera paregabea dago, oraindik planik egin ez baduzu hemen aukera zabalik dago: irteerak, sukaldaritza, kantu eta masaje tailerrak…

Egonaldian berbalagunek eta beren lagun euskaldunek eman dezakete izena. Otorduak, loa eta tailerrak, 300€ izango dira lagun bakoitzeko.

Informazioa: etxalarkobarnetegia.blogspot.com / etxalarkobarnetegia@gmail.com / 618.303.582 (Jone)