Umeen San Juan Sua jaia 2015

Umeen San Juan Sua jaia 2015

San Juan bezperan elkartuko gara urtero bezala San Nikolas plazan, ekainaren 23an, 17:00etatik aurrera. Egitarau oparoa prestatzen ari gara Algortako hainbat eragileren artean, bertan makillaje-tailerrarekin,  dantza-gidatuekin, familientzako jolasekin, txalapartarien eta bertsolari gazteen saioarekin, txokolatearekin eta munduko postreekin eta Gorrondatxe abesbatzaren kantu herrikoiekin gozatuko dugu. Kantuekin batera sua piztuko dugu, eta haren inguruan dantzatuko dugu jaiari bukaera emateko. Jaian zehar photocall handi bat egongo da bertan argazkiak egiteko eta testu lehiaketan parte hartzeko aukera ere. Animatu eta etorri, denok zaudete gonbidatuta!

Hemen duzue egitaraua:
17:00
San Nikolas plazan lotuko gara, aurten zer ekarriko duzu sutara botatzeko?

17:00 Aurpegia margoztuko duzu?

17:30  Dantza gidatuak Itxas Argiako lagunekin!

18:30 Parkean Olgetan!! Ume & gurasoentzako jolasak

19:30 txalaparta emanaldia + bertsolari gazteen agurrak

20:30 Txokolatada & munduko postreak!

21:00 Gorrondatxe abesbatzarekin kantu herrikoiak denok abesteko

22:30ak arte suaren inguruan dantzan!!

Etorri eta ekarri zer edo zer zaharra sutara botatzeko.

“San Juan sua” batzordea hauek osatzen dugu: Abian kultur elkartea, Albe Algortako bertsolari-eskola, Bizarra Lepoan Euskara elkartea, Egizu Getxo Euskaldun elkartea, Getxoko Etorkinen Plataforma, Gorrondatxe abesbatza, Itxas-Argia dantza taldea eta Uktest.