argazkia: miss libertine (cc by 2.0)

argazkia: miss libertine (cc by 2.0)

Uda laster izango dugu eta Getxon urtero antolatzen ditugu udako berbalagun-taldeak (uztail eta irailean), euskara erabiltzen jarraitu nahi dugunontzat talde txikietan, astean behin, zer edo zer hartzen dugun bitartean terrazaren batean… animatuko zara?

Maiatzean eta ekainean zehar izena emateko aukera dago, ekainaren 29an hasiko gara elkartzen. Uztailean eta irailean zehar parte hartzeko konpromisoa eskatzen dugu, abuztuan jai.

Herrian bazaude eta talderen batean sartu nahi baduzu, deitu lasai! 644 277 155 (Rozio)

Edo nahiago baduzu e-posta bidali helbide honetara: egizugetxo@gmail.com