IV. Berbodromoa ekainaren 4an

IV. Berbodromoa ekainaren 4an

Urtero bezala, aurten ere berbodromoa antolatuko dugu Getxoko herrian. Aurten, nobedade moduan, berbodromoa kalera aterako dugu eta Telletxeko plazan izango da. Euria eginez gero San Nikolas Plazako frontoian egingo genuke.

Hitzordua ekainaren 4an izango da eta 4 saio egongo dira; goizez 9:00etan eta 11:00etan, eta arratsaldez 17:00etan eta 19:00etan. Giro apartan, herriko plaza batean, euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatuko dugu.

Getxoko IV. Berbodromoa Telletxe plazan: 9:00, 11:00, 17:00 eta 19:00etan.

Beraz, badakizu! Data gorde ezazu eta ekainaren 4an gurekin etorri euskaraz egitera!!!

Beheko formularioan izena eman dezakezu: