Irakurri, gozatu eta oparitu

Irakurri, gozatu eta oparitu

Bihar, lehenengoz, Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoa martxan jarriko dugu Getxon:

    • Irakurzaletasuna sustatzeaz batera, euskarazko literatura eta herrietako liburutegiak ezagutaraztea dira egitasmoaren helburuak
    • Esperientziaren “bidaiaz gozatzeko” gonbidapena egin dute antolatzaileek aurten
    • Egizu elkartea, Getxoko Udala eta Euskaltzaleen Topagunearen ekimenez jarriko da martxan egitasmoa. Udal liburutegiak, BOLiBAR-ELORDUI, GOBELAURRE eta ELKAR liburu dendak egitasmoaren ezinbesteko kolaboratzaileak dira.

  • Liburuaren Nazioarteko Egunean, apirilak 23, hasi eta ekainaren 30era arte iraungo du. Liburu dendetan, uztailaren 11 arte.
  • Euskal Herri osoko 42 herritan gauzatuko da egitasmoaren bederatzigarren edizioa.
  • Erosketa txekeak eta EGIZU eta Bizarra Lepoan Euskara elkarteko kideentzako abantaila bereziak eskainiko ditu egitasmoak.
Irakurri, gozatu eta oparitu

Irakurri, gozatu eta oparitu

Kanpainaren izenak berak argi adierazten duenez, hiru pausu eman behar dira bertan parte hartzeko:

Irakurri. Lehenengo pausoa irakurtzea da, euskaraz irakurtzea, alegia. Horretarako, herriko liburutegi publikora joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu ahal izango da etxera eraman eta irakurtzeko.

Gozatu. Liburua irakurri, liburutegira itzuli eta fitxa sinple bat bete beharko da: zein izan den irakurritako liburua eta iritzia. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango du, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko.

Oparitu. Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari.

Liburutegian jasotako txartelarekin, parte hartzaileek euskarazko beste edozein libururen prezioaren %25 ordaindu ahalko dute ( Egizuko eta Bizarra Lepoan euskara elkarteko bazkideek %50*).

Maiatza eta ekaina bukaeran, 30 €ko erosketa-txeke bana zozketatuko da, hile horretako parte hartzaileen artean.

Getxoko parte hartzaileek BOLIBAR-ELORDUI, GOBELAURRE eta ELKAR liburu dendetan erabili ahalko dituzte txekeak.

* Egizuko eta Bizarra Lepoaneko bazkideek %50eko deskontua izateko bulegora etorri beharko dira elkarteko zigilua txekean jartzeko* (Martikoena kalea 16, 2.solairua 3-4 bulegoak)

Irakurri, gozatu eta oparitu

Irakurri, gozatu eta oparitu