argIHIzkiak: 2015eko kartela

argIHIzkiak: 2015eko kartela

IV. ArgIHIzkiak lehiaketa
Argazkietan oinarritutako testu laburren lehiaketara lanak aurkezteko epea gaurtik aurrera zabalik maiatzaren 15era arte

NBEk Argiaren eta hori oinarri duten Teknologien nazioarteko urtea izendatu du 2015a; han eta hemen hamaika ekimen eta ekitaldi antolatuko dira horren harira. Horixe, beste aitzakia bat baino ez, aurten ere ArgIHIzkiak lehiaketa antolatzeko. Izan ere, beren-beregi, bat egiten du-eta argazkietan oinarritutako testu laburren lehiaketa honen arimagaz: ‘Fotografia’ edo ‘argazki’ berbek “argiarekin marraztea edo idaztea” dute jatorrizko esangura. Horrenbestez, zuen begiradek argien eta hizkien hizkuntzekin jolastea proposatzen dizuegu. Hala, irudien eta hizkien hizkuntzetan oinarrituta, ArgIHIZkiak lehiaketa antolatu dugu, beste behin, Uribe Kostan: ArgIHIzkiak testu laburren euskarazko literatura-lehiaketa.

Egizu Getxo Euskaldun elkarteak eta HIRUKA komunikazio-taldeak, Uribe Kostako hainbat udal (Leioa, Berango, Getxo; eta Makomunitatea) eta zenbait elkarterekin (Berbots, Bizarra Lepoan, Aitxu!, Leioako berbalagunak) elkarlanean, ArgIHIzkiak literatur lehiaketa antolatu dugu aurten ere. Argazkietan oinarritutako IV. testu laburren lehiaketa honetara lanak bidaltzeko epea daborduko zabalik dago, eta azken eguna maiatzaren 15a izango da.

Literatur ekimenaren helburu orokorrak hurrengoak dira: jendea euskaraz idaztera eta irakurtzera animatzea, eta Uribe Kostako argazkilariak eta euren lana sustatzea eta zabaltzea. Horretarako dagoeneko 10 argazkilariren argazki bana aukeratu ditugu eta horietan oinarritutako testuak idatzi beharko dituzte parte hartzaileek.

Laugarren ekitaldi honetarako euren argazkiak helarazi dizkiguten Uribe Kostako (edo bizi diren) argazkilari profesional edo zaletuak dira: David Herranz, Marisol Ramirez, Luis Jauregialtzo, Ines Bermejo, Sonia Aoujil, Nerea Falagan, Marta Iraurgi, Ivan Viña, Patricia Merino eta Itsaso Bartolome.

Argazkiak (eta oinarriak) hemen ikus daitezke: www.argihizkiak.com

OINARRIAK
*Lehiaketan 16 urtetik gorako edonork parte hartu ahal izango du.
*Euskara batuan ala edozein euskalkitan idatz daitezkeen testuetako bakoitzak argazkietako batean
oinarrituta egon beharko du eta egileak adierazi beharko du zein argazki aukeratu duen
*Kategoria BI ditu:
-Bata, labur-laburra (160 karaktere gehienez)
-Bestea, laburra (100 hitz gehienez).
*Testu mota guztiak, hau da, prosa, olerkia, bertsoa, haikua e.a. onartuko dira.
*Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez ere, bi testu bidali ahal izango ditu (bi kategoria berean edo testu bana bi kategoriatan; bi testuak argazki berari jarriak izan daitezke).
Parte-hartzaileek testua(k) (sms, whatsapp edo posta elektronikoz) hurrengo helbideetako batera bidali beharko d(it)u(z)te:
685 73 29 63 / argi.hizkiak@gmail.com

Uribe Kostako epaile bik osatutako epaimahaiak epaia irailaren 14an emango du ezagutzera.

SARIAK
Kategoria bakoitzeko irabazle bana izango da eta 200€ jasoko ditu. Horiez gainera, argazki bakoitzeko
testu irabazle bat aukeratuko da eta beraientzako saria lanak datorren irailetik aurrera eskualdeko
hainbat lekutan antolatuko den erakusketa ibiltarian ikusgai egotea izango da. Jasotako testu guztiak
webgunean agertuko dira.
Info+: www.argihizkiak.com / argi.hizkiak@gmail.com / 685 73 29 63