Umeen lekua hirian mahai ingurua

Umeen lekua hirian mahai ingurua

Otsailaren 3an elkartu ginen Zabala ikastetxean hirietan umeek duten lekuaz berba egiteko. Gaiaren inguruan Francesco Tonucciren parametroak ezagutu genituen Ttipi studioko lagunen eskutik, baita Solasguneko kideek Leioan zein Arrasateko Txatxilipurdiko lagunek hainbat harritan martxan dituzten ekimenen berri izan genuen; umeak zentroan jartzen dituzte euren proiektuetan. Hemen dituzue hitzaldi horretako apunte batzuk, ideia bat egiteko. Eskerrik asko parte hartzaile, antolatzaile eta etorri zineten guztioi, gustura antolatzen dira honelako ekimenak zuen moduko esker onekoentzat!

Maddi Texeiro Ttipi studioko kideak gaiari sarrera egin zion

Maddi Texeiro Ttipi studioko kideak gaiari sarrera egin zion

Haurren hiria, Francesco Tonucciren biziproiektuari buruzko hainbat zertzelada, Berriako artikulu honetan, eta lacittadeibambini.org web gunean gaztelaniaz.

“Haurren hiria” Francesco Tonucciren liburua euskaratu zuten 2013an Txatxilipurdi elkarteko lagunek, Lorea Agirrek liburuaren sarrera egin zuen.

Umea zentroan, umea parametro modura, “edonorentzako” lan egin behar dugu, eta umeak aniztasuna islatzen du. Unibertsalak diren ezaugarriak izaten ditugu kontuan lan egiteko momentuan, denonak diren ezaugarriak, umeengan modu nabarmenagoan ikusten ditugunak: ahalmen sortzailea, parte hartu beharra, desio-akzio eragiteko beharra, ekintza motorra.

Ekintza bat jolasa ala tortura izan daiteke, motibazioa egon ala ez, hor dago gakoa. Ekintza hori epaitu ahal dugu edo horretan ari den lagunari lagundu/zerbitzatu ahal diogu. Epaiketaren bidez jolasa bertan behera uztea lortu ahal dugu, edo berbideratu. Asistentziaren bidez ekintza hori garatzen lagundu ahal dugu, motibazioa mantenduta.

Haurren autonomia, harremanak, euskara eta espazioaren erabilera ditu oinarri Txatxilipurdi aisialdi eta euskara elkartearen proiektuak, ludoteken funtzionamendua zeharo aldatu zuten ardatz hauen inguruan:
– Harremanak / umeak eta euren ingurune naturalaren zein sozialaren arteko harremana sendotu, auzoaren bizitzan parte hartuz.
– Espazioa/Euskara
Jolaserako ohiturak eta espazioak berreskuratu, kalera zabaldu, hori dena euskaraz egin.
– Autonomia / Umeei autonomia itzuli, berba eta ekintzaren bidez sortu eta egu¡in, aniztasunean hezi.

Eukene Fernandezek Solasgunean egiten duten lanaz berba egin zuen

Eukene Fernandezek Solasgunean egiten duten lanaz berba egin zuen