Agurtzane Ormatza: "Ume txikien sexualitatea ulertzen"

Agurtzane Ormatza: “Ume txikien sexualitatea ulertzen”

Hazibideak guraso eta hezitzaileentzako hitzaldi-zikloaren hurrengo gonbidapena dakargu oraingoan, martxoaren 10ean Zubileta ikastetxean (17:30) izango da hitzordua Agurtzane Ormatza Imatz sexologoarekin. Sendik antolatuta hitzaldia doan izango da eta guraso, familiako kide zein hezitzaile guztiak gonbidatuta zaudete. Izenburua “Gure ume txikien sexualitatea ulertzen”, eta beheko galderei erantzungo die Agurtzanek:

Zelan eraikitzen da umeen sexualitatea? Zelan bideratzen dute plazera? Zelan doaz euren sexu identitatea eraikitzen? Zelango bideak daude gurasook umearen moduei laguntzeko? Zenbat gauza egiten ditugu hezitzaileok (gurasook zein irakasleak) umearen sexualitatearen garapena errazteko? Zelango oztopoak aurkitzen ditugu?

Hitzaldia doan da baina izena eman behar da, lekua ziurtatzeko gugana jo: sendigetxo@yahoo.com – 685 73 29 63 (Lander).

Eskerrik asko Zubiletako gurasoei eta ikastetxeko lagunei lekua egiteagatik eta Hazibideak ekimeneko gurasoei antolakuntzan ibiltzegatik.

Noiz: martxoak 10, asteartea, 17:30-19:00
Non: Zubileta ikastetxea (Izaro z/g, Algorta)
Norentzat: guraso eta hezitzaile euskaldunentzat
Haurtzaindegi-zerbitzua: doan (aurretik jakinarazi)
Izena eman: 685 73 29 63 (Lander) sendigetxo@yahoo.com

——————————-

Comprendiendo la sexualidad de nuestros niños y niñas pequeñas

¿Cómo se construye la sexualidad de los niños y niñas? ¿Cómo enfocan el placer? ¿Cómo van construyendo su identidad sexual? ¿Cómo podemos ayudar los adultos y educadores? ¿Qué hacemos y qué podemos hacer los padres, madres y profesores para facilitar el desarrollo sexual del menor? ¿Qué clase de dificultades encontramos?

La charla será en euskera, estáis todas y todos invitados.

Cuándo: 10 de marzo, martes, 17:30-19:00
Dónde: colegio Zubileta (Izaro s/n, Algorta)
Para quién: madres, padre y educadores
Servicio de guardería: gratis (avisad previamente)
Para apuntarse: 685 73 29 63 (Lander) sendigetxo@yahoo.com