"Amigurumi-hastapenak" ikastaroaren kartela

“Amigurumi-hastapenak” ikastaroaren kartela

“Amigurumiren hastapenak” ikastaroa antolatuko dugu euskaraz Uxue Urrutikoetxearekin otsailaren 25etik aurrera, bost saio izango dira guztira. Gure eskuak erabiliko ditugu zerbait sortzeko, eta gantxilloa izango da abiapuntua. Estutxe batekin hasiko gara, behin puntua hartuta panpintxoak zein aspaldiko jostailuak egingo ditugu, hemen behean hainbat adibide dituzu argazkietan. Berbalagun, Bizarra Lepoaneko kide eta Egizuko bestelako taldeetan (dantza, yoga, mendia, bizikleta, sOrtuak…) zabiltzanontzat prezio bereziak. Zer, zeu ere animatuko zara?

“Amigurumiren hastapenak”

Noiz: otsailaren 25etik martxoaren 25era, astezkenetan, 19:30-21:00
Non: Aldai Patronatua, Karitate kalea 1, behea (Algorta)
Norentzat: gazte eta helduentzat, 0tik hasiko gara
Matrikula: 35€ ikastaroa + 10€ materiala (30€ + 8€ Berbalagun, Bizarra Lepoaneko kide eta Egizuko bestelako taldeetan daudenentzat)
Hizkuntza: euskaraz arituko gara
Eman izena: beheko formularioan, telefonoz 644 277 155 edo posta elektronikoz (egizugetxo@gmail.com)
Ingresoa egiteko: ES20 3035 0067 66 0670062588 kontuan zure izen-abizenak ipini.

Bizikletaren heldulekuan

Bizikletaren heldulekuan

Hontza

Hontza

Hontza

Hontza

Alberjinia

Alberjinia

Saskia

Saskia