olentzero
Kaixo lagunok:

Urtero bezala, Algortako Olentzero Batzordean, Olentzeroaren harrera prestatzen hasiak gara. Aurten zuekin harremanetan jartzen gara jai honetan parte har dezazuen gonbidapena luzatuz.
Algortako herria ekimen ezberdinetan murgiltzen den taldeez osatua dagoela badakigu. Zergaitik ez dugu elkarlana indartzen eta egun hau inoiz baino bereziagoa bihurtzen?
Olentzeroaren eguna bera, inoiz baino jendetsuago eta ikusgarri bihurtzeko zuon lagun arte, familia edo taldean baserritarrez jantzitak etor zaiteztela eskatzen dizuegu.
Aurrerago zuokin kontaktuan jarraituko dugu, guztion jai honen nondik norakoak azaltzeko.
Gurekin kontaktuan jarri nahi baduzue algortaolentzerobatzordea@gmail.com –era idatzi ahal diguzue.

Eskerrik asko eta laister arte.