Hazibideak hitzaldi-zikloa 2014ko udazkenean

Hazibideak hitzaldi-zikloa 2014ko udazkenean

Guraso eta hezitzaileentzako hitzaldi-zikloa prestatu dugu udazkenerako, eta denok gonbidatuta zaudete etortzera eta parte hartzera. Irailaren 23an “Ez dut zigortu nahi” izenburupeko hitzaldiarekin dator Nerea Mendizabal, eta urriaren 22an Joxe Amiama izango dugu “Etxerako lanak gure etxeetan” berbaldiarekin.

Hitzaldiak doan dira baina izena eman behar da, lekua ziurtatzeko, gugana jo: sendigetxo@yahoo.com – 685 73 29 63 (Lander).

Eskerrik asko Areetako elkartegiko zein Zabalako lagunei lekua egiteagatik eta Hazibideak ekimeneko gurasoei antolakuntzan ibiltzegatik.

Nerea Mendizabal (argazkia guraso.com)

Nerea Mendizabal (argazkia guraso.com)

Nerea Mendizabal (psikopedagogoa): “Ez dut zigortu nahi”

Askotan haurrak duen jarreraren aurrean ondorio bat ezarri nahi zaio haurrak ikas dezan eta zigorrak jartzea beste armarik ez zaigu gelditzen. Hauek haurrengan duten eragina aztertu ondoren hainbat proposamen ikusiko ditugu eta geure artean praktikan jartzeko ariketak egingo ditugu.

Noiz: irailak 23, asteartea, 17:30-19:00
Non: Areetako Elkartegian

Joxe Amiama (argazkia guraso.com)

Joxe Amiama (argazkia guraso.com)

Joxe Amiama (psikopedagogoa): Etxerako lanak gure etxeetan

Nork ez daki zer diren etxerako lanak?, baina …. funtzionalak al dira? Zenbat agintzen dira (eta, agintzekotan, zenbat behar dira)? Zein eragin dute? Ikaslearen adina inportantea al da? Nola baloratzen dituzte irakasle, familia eta ikasleek? Etxetik lagundu behar al ditugu? Honelako hausnarketak egiteko asmoz, UPV/EHUko irakasle Joxe Amiamarekin bilduko gara, tesi bat egin baitu gai honetaz.

Noiz: urriak 22, asteazkena, 17:30-19:00
Non: J. B. Zabala ikastetxean

Norentzat: guraso eta hezitzaileentzat
Sarrera: doan, baina aldez aurretik izena eman behar da
Haurtzaindegi-zerbitzua: 3 urtetik gorakoentzat eta doan (aurretik jakinarazi)
Eman izena: 685 73 29 63 (Lander) / sendigetxo@yahoo.com

Ondo dakizuenez, SENDI proiektua Getxoko Udalaren eta Egizu euskara elkartearen arteko elkarlana da.

————————————-

Información sobre las charlas del ciclo Hazibideak en otoño de 2014

Nerea Mendizabal (psicopedagoga): “No quiero castigar”
Para que un@ niñ@ aprenda, es habitual que se anuncie que, de no realizar la acción que se espera, tendrá “consecuencias”, se ponen condiciones a su actitud, y los adultos a menudo no encontramos otra forma mejor que el castigar. Después de analizar el efecto que éstos tienen sobre el/la niñ@, se abordan y se comentan diferentes propuestas.
Fecha: 23 de setiembre, martes, 17:30-19:00
Lugar: Elkartegia en Areeta

Joxe Amiama (psicopedagogo): Los deberes escolares en casa
¿Quién no sabe lo que son los deberes escolares?, pero… ¿son funcionales? ¿Cuántos se mandan y, en caso de ello, cuántos son necesarios? ¿Qué producen? ¿Es importante la edad del estudiante? ¿Cómo los valoran los profesores, familiares y los propios estudiantes? ¿Es necesario ayudarles desde casa? Nos encontraremos con el profesor de la UPV/EHU Joxe Amiama para reflexionar sobre esto (él ha hecho su tesis doctoral sobre este tema).
Fecha: 22 de octubre, miércoles, 17:30-19:00
Lugar: colegio J. B. Zabala, Algorta

Las charlas son gratuitas pero hay que apuntarse en sendigetxo@yahoo.com – 685 73 29 63 (Lander).
Para quién: madres, padres y educadoras/es
Guardería: para niñas y niños a partir de 3 años (avisa previamente)