urdaibain

Kaixo EGIZUtarrok! Oporren bukaerarekin batera EGIZUtarrok berriro bueltan gaude eta gurekin batera bizikleteroak! Kurtsoari hasiera emateko eta kide berriak hurbiltzeko bizikleta taldearen aurkezpena egitea pentsatu dugu. Hitzordua datorren osteguna, irailaren 18a arratsaldeko 19:30ean Aldai patronatuan izango da. Honetara etortzeko ekarri beharko duzuen gauza bakarra, bizikletan ibiltzeko gogoa eta jateko zeozer izango da, jejejeje!
Ondo izan eta egurra bizikletari!!!

Noiz: irailak 18, 19:30-21:00
Non: Aldai Patronatuan, Algorta
Merienda: norberak gura duena ekar dezala
Zertarako: berriro elkartu eta kurtsoa planifikatzeko. Udako bidaietako argazkiak ikusteko
Interesatuta? Animatu 🙂 ongi etorria izango zara

Bizikleta-taldearen kurtso hasiera

Bizikleta-taldearen kurtso hasiera

Bizikleta-talde euskalduna eta irekia gara.

Hilean behin Ezkerralde, Meatzalde edota Uribe Kostan zehar ibiltzeko eta gozatzeko lotzen gara zapatu goizetan.
Jende berria euskaraz ezagutzeko, mihiari eta hankei goroldiorik ez lotzeko.
Taldeko kide izan gura? www.egizu.org/kirola/bizikleta-taldea/-en informazio gehiago duzu.

619 935 541 (Asier)