korrika 18 eman euskara elkarri

korrika 18 eman euskara elkarri

Eskerrik asko Korrika honetan ere parte hartu duzuenoi eta lagundu duzuenoi: batzordean parte hartuz, kilometroak erosiz, korrika eginez, tailerrak antolatuz… Ederra izan da elkarrekin esperientzia eder hau konpartitzea, Getxon, eta Euskal Herri osoan.

Korrika 18ren zain

Korrika 18ren zain

Baionan, Korrikaren amaierako jaian, Amets Arzallusek esandakoak ekarri nahi ditugu hona: “Hizkuntzak egiten gaitu gu eta guk egiten dugu hizkuntza. Herri hau euskaraz pentsatuko dugu eta euskara daukanak eman egin behar du; euskaldunok euskara erabiltzeko joera landu egin behar dugu. Euskaraz dakigunok elkarri euskaraz hitz egin behar diogu. Euskara ez daukanak, ikasi egin behar du. Aukera eman behar dio euskara erabili nahi duenari. Inoiz baino argiago geratu da euskara kohesiorako tresna dela eta horretarako euskararen ezagutza unibertsalizatu beharra dago. EMAN DIEZAIOGUN EUSKARA ELKARRI.”