Eski-ikastaroa ume, gazte eta helduentzat

Eski-ikastaroa ume, gazte eta helduentzat

Hotza omen dator, guk Pirinioetan elurra mara-mara egitea nahi dugu otsaila osoan zehar, honela, martxoaren hasieran ezin hobeto moldatuko gara Sonporteko pistetan gora eta behera, baita trineoetan ere.

Iraupen-eskia egiteko, mendian erraketekin ibiltzeko zein hamakan lasai-lasai eguzkia hartzeko, norberak bere plana egiten baitu asteburu horretan!

Noiz: martxoaren 2tik 4ra. Ostiralean 19:00ak aldera irtengo gara Algortatik, Kirikiño autobus geltokitik. Igandean 21:00ak aldera Algortan izango gara.

Iazko prezioak mantendu ditugu:
Helduek 135 € / Berbalagun eta Bizarra Lepoan euskara elkarteko kideek 105 €
Lehen umeak 101,25 € (%25eko deskontua) / 78,75 € (bazkideek eta gurasolagunen seme-alabek)
Bigarrenak 67,50 € / 52,50 € (bazkideek eta gurasolagunen seme-alabek)
Hirugarrenak 0 €

Prezioaren barruan: autobusa, egonaldia (Oroel Apart-hotelean, hirunaka edo launaka), bi gosari, larunbateko afaria, forfaitak, 2 orduko ikastaroa euskaraz egunero, ekipo osoko alokairua eta asegurua.

Ingresoa egiteko: Euskadiko Kutxako 3035 0067 66 0670062588 kontuan zuen izen-abizenak ipini.

Behar ditugun datuak: denon izen-abizenak, NA zenbakiak eta altuera eta oinaren neurria.

Edozein zalantza baduzue, hemen gaituzue 🙂