Getxoko eskiatzaileen pelotoia (guztira 45), Bilbo, Mungia eta Santurtziko hainbatekin batera, Aragoi aldera abiatu ginen, aspaldi euskararen lurraldea izandakoa konkistatzera. Gure armak ez iren izan nolanahikoak: Pastor autobusa, Ferrero bonboiak, alboka bat, pandero bi, txistu bat, eta ondo pasatzeko gogo itzela.

Egia esanda, helburua erraz lortu genuen, ez zen bajarik egon eta ez genuen inongo erresistentziarik aurkitu. Oroel gotorleku beroan indarrak hartu eta herria eta mendiak neke handirik gabe hartu genituen mendean.

Jacako kaleak musika eta dantzekin konkistatu genituen, eta herritarrak aho zabalik genituen bitartean, guk ederto pasa genuen giro ezin hobean. Mendiak gure eskiatzeko trebezia finarekin eta Tolosa eta Eibar aldeko aliatuekin hartu genituen, eta erabaki genuen datorren urtean ere itzuliko garela konprobatzera ea konkistatutako eremu berria ondo dagoen.