Bizarra Lepoan Euskara elkarteak, Bapiruke egitasmoaren barruan, haurrentzako asteburupasa antolatu du, Sastarrain baserri-eskolara joango dira, Zestoara (Gipuzkoa).

Maiatzaren 5ean, bukatuko da Sastarrainerako izen-emate epea. Hortaz, komentatu umeekin edota interesatuta egon daitekeen norbaitekin… Animatu, oraindik lekuak daude eta! Haurrek primeran pasako dute!

SENDIn proposatzen dugun guztia umeek eta gurasoek batera egiteko izaten da. Asteburu-pasa honen kasuan ez da horrela izango. Umeak begiraleekin joango dira, larunbat goizetik igande arrastira.

Hemen duzue informazioa:
Bapiruken, ume eta gaztetxoentzako egitasmoaren barruan, maiatzean asteburu pasa egingo dugu Zestoara. Asteburu pasa honetan Areetako ludotekako umeak ere gonbidatuko ditugu.

Sastarrain baserri eskolara joango gara maiatzaren 15 eta 16an (larunbata eta igandea) eta bertan hainbat ekintza egingo ditugu; besteak beste, ogia egin eta ikuiluan ibili. Asteburu pasa hau 5 eta 12 urte bitarteko ume euskaldunentzat da eta izena eman daiteke maiatzaren 5era arte.

Beti bezala hiru prezio ezberdin egongo dira: Bizarra Lepoan eta Areetako Ludotekako bazkideentzat 40 euro, bazkide ez direnentzat 60 euro, eta Getxon gutxieneko errenta jasotzen dutenentzat 10 euro. Izen emate orria hemendik jaitsi dezakezue.

Izena emateko Bizarra Lepoan euskara elkartea
Karitatea 1, sotoa, 10. Bulegoa, 48991 Algorta GETXO                          
94 491 43 57 / bizarralepoan@euskalnet.net
www.blogari.net/bl