5 tailer antolatu genituen azaroan eta 7 egin genituen, zuek hala eskatuta: artea, musika eta dantza, papiroflexia, kamishibai eta aerobik. Beti bezala, familia giroan eta euskaraz disfrutatzeko, ikasteko, doan, eta begirale zerbitzuarekin. Ehunka umek eta gurasok hartu zenuten parte haietan eta ederto pasa genuen denok. Orain otsailekoak prestatzen gabiltza eta laster izango duzue hauen berri.

En noviembre organizamos 5 talleres y finalmente fueron 7, ya que dos de ellos tuvieron mucho éxito y no queríamos que ninguno os quedarais fuera. Los talleres fueron para todos los gustos y colores: arte, música y bailes, papiroflexia, kamishibai y aerobic. Como siempre, son para disfrutar y aprender en familia, en euskera, gratis, y con servicio de guardería. Ahora estamos preparando los talleres de febreros y dentro de muy poco os pasaremos toda la información.

Arte-tailerretan animalia harrigarriak egin genituen eta 39 lagunek hartu zuten parte Zirri-Marrako lagunen lokalean. Haurrentzat erakargarria den animalien gaia erabili genuen kollage-teknika artistikoarekin lehen kontaktua izan zezaten. Hainbat material erabili genituen: oihalak, hainbat paper-mota, eba-goma, zilar-papera eta abar, animalien azalak sortzeko. Tenperekin eta pintzelekin animalien bizilekuak margotu genituen. Amaitu eta gero, artista bakoitzak bere arte-lana eraman zuen etxera.
 

En los talleres de arte hicimos animales asombrosos y participareon 39 personas en los locales de los amigos de Zirri-Marra. Para que los niños y niñas tengan un primer contacto con la técnica artística del collage utilizamos el atractivo tema de los animales. Usamos varios tipos de materiales: telas, diferentes papeles, goma eva, papel de plata, etc, para hacer las pieles. Con témperas y pinceles pintamos los habitats de los animales. Cuando terminamos, cada artista se llevó su obra a casa.

Papiroflexia-tailerretan 78 lagunek hartu zuten parte -eta jendea kanpoan geratu zen!- eta Ainhoaren laguntzarekin ikasi genuen nola kartulinak pintatu eta gero, tolesten ditugunean, animalia bihur daitezkeen: balea, elefantea, jirafa, kirikiñoa, etab. Tailerrean ikasitakoa erraza da etxean ere egitea.

En los talleres de papiroflexia participaren 78 personas -¡y alguna se quedó fuera!- y con la ayuda de Ainhoa aprendimos cómo, una vez pintadas y dobladas, las cartulinas se pueden convertir en animales: ballenas, elefantes, jirafas, erizos… Lo que aprendimos en el taller lo podréis hacer también en casa.

Dantza- eta musika-jaian parte hartu zuten 40 lagunek, gurasoek eta haurrek elkarrekin, dantzatu eta kantatu zuten Bizkaiko Xirula-Mirula musika eskolako lagunekin, Algortako merkatuan. Saskia produktu goxoz eta alaiez bete zuten. Jaialdia euskaraz izan zen, baina gutxi dakitenek ere parte hartu zuten.

Las 40 personas -padres, madres, niñas y niños- que participaron en la fiesta de música y baile con los amigos de Bizkaiko Xirula-Mirula musika eskola, disfrutaron en el mercado de Algorta cantando y bailando y llenaron la cesta de ricos y alegres productos. La fiesta fue en euskera y también los que sabían un poquito lo pasaron muy bien.

Kamishibai-tailerrean eta aerobik-tailerrean ere parte hartzaile guztiek ederto pasatu zuten. Iratxe Unzurrunzagari esker ikasi genuen kamishibaia zer den eta nola egiten den. Japoniatik datorkigun ipuinak egiteko eta kontatzeko modu tradizional hau benetan ederra dela deskubritu genuen Zubiletan egindako tailerrean. Bestalde, Geroa ikastolan egin genuen aerobik-tailerra Araitz Quevedorekin eta han bertaratu zirenek ederki astindu zuten gorputza.